jueves, 16 de octubre de 2014

Hasierako zirriborro eta ideiak

Nijar-en daukagun El Cortijo del Fraile-ko eremua, ikus daitekeenez, oso "basamortuarra" da, lehorra, espazio huts batean kokatuta dagoena. Bertan interbentzioa egiteko beraz, hainbat aspektu kontuan izan beharko ditugu. Hauen artean, eraikita dagoen bakarraren errespetua presente izan behar dugu, eta are gehiago gaur egun daukan egoera hondatua ikusita. Horrez gain, bertan dagoen klima ere kontuan izan beharko dugu, beroa faktore garrantzitsu bat izango delako.

Proposamenerako hainbat irizpide eta gidalerro hartu ditugu:

HORIZONTALTASUNA
Alde batetik, horizontaltasuna bermatzea garrantzitsua izango da eraikina bertan integratzerako orduan, balore historikoa daukaten bertako piezak errespetatuz. Izan ere, eraikita dagoena oso horizontala da, eta gainera eraiki gutxi dagoenez, horizontearekin bat egingo du.


FRAGMENTAZIOAREN AUKERA
Beste aldetik, eraikin jarrai bat izan ordez, fragmentatzearen aukera ere posible izango dugu, honi esker sortu daitezkeen espazio aberatsak lortu ezkero, betiere.


 MODULAZIOA
Azkenik, ahal den heinean, eraikina modulatzea aukera on bat izan daiteke, aurrefabrikaziorako lanak erraztu egingo baitizkigu, eta eraikin jasangarri bat izatea lortu behar dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario